Udaltzaingoa | Irailaren 17ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Irailaren 16an, 00:48an, Ziriako Agirre kalean, errepidean aparkatuta zegoen auto bat garabiaz eraman zuten ibilgailu biltegira.
- Irailaren 16an, 14:21ean, Arane kaletik zihoan kamioi gidari batek, galga gabe geratu zelako, ezin izan zuen kamioiaren abiadura guztiz murriztu eta aparkatuta zegoen auto baten aurka talka egitea erabaki zuen. Kalte materialak bakarrik izan ziren istripuan. Lagunarteko partea egiten zuten gidari(aren) eta autoaren jabearen artean.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Irailaren 16an, 10:04an, hiru pertsona gelditu dira irten ezinik Ipurua kaletik J.A. Moguel kalera doan igogailuan. Igogailuko teknikoak 10:35erako irekita zeukan igogailua.
- Irailaren 16an, 20:37an, lau pertsona gelditu dira irten ezinik Ardantza kaleko igogailuan. Igogailuko teknikoak 20:48rako ireki du igogailua.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren larunbatean, irailak 20, 18:30ean, Eibar eta Erreala B futbol-taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.