Udaltzaingoa | Irailaren 2ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Abuztuaren 30ean, 16:16an, bi autok talka egin zuten Barakaldo kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Abuztuaren 30ean, 19:27an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Legarre kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Abuztuaren 30eko 23:09an, Tiburzio Anitua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien lokalean zeuden pertsonei.
- Irailaren 1ean, 10:25ean, telefonoz jakinarazi zigutenez, Saratsuegi kalean liztor asiarraren habia bat zegoen. Patruila bat bertaratu zen jakinarazitakoa egiaztatzeko.
- Irailaren 2an, 1:30ean, Tiburzio Anitua kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.