Udaltzaingoa | Irailaren 5eko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Irailaren 5eko Eguneroko Txostena
2024/09/05 15:43
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Irailaren 4an, 14:45ean, telefonoz jakinarazi zigutenez, Isasi kaleko etxebizitza batean obra bat egiten ari ziren, dagokion baimenik gabe. Patruila bat bertaratu zen eta agenteek langileei lanak uzteko esan zieten.

- Irailaren 4ko 23:09an, Tiburzio Anitua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien lokalean zeuden pertsonei.