Udaltzaingoa | Maiatzaren 10ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 10ko Eguneroko Txostena
2024/05/10 12:52
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Maiatzaren 9an, 13:25ean, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Armagin kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Maiatzaren 9ko 23:22an, Tiburzio Anitua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien lokalean zeuden pertsonei.

OHARRAK

- Gogoan izan datorren igandean, hilak 12, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetako ohiko guneak seinaleztatuko dira.