Udaltzaingoa | Maiatzaren 12ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Maiatzaren 10ean, 14:28an, bi autok talka egin zuten Ubitxa kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
- Maiatzaren 11n, 09:26an, bi autok talka egin zuten Untzaga plazan. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Maiatzaren 9ko 19:43an telefonoz jakinarazi zigutenez, Galizia pasealekuan zuhaitz bat erori zen. Udaleko Zerbitzu Saileko arduradunari jakinarazi zitzaion erretiratzeko.
- Maiatzaren 10ean, 02:28an, Urki kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso zen, ondoko tabernatik zetozen hotsaz kexatzeko. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Maiatzaren 10ean, 23:22an, Migel de Aginaga kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso zen, ondoko tabernatik zetozen musika-hotsaz kexatzeko. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Maiatzaren 10ean, 23:42an, Untzaga plazako etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso zen, ondoko tabernatik zetozen musika-hotsaz kexatzeko. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Maiatzaren 11n, 01:14an, Fermin Calbeton kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso zen, ondoko tabernatik zetozen musika-hotsaz kexatzeko. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren larunbatean, maiatzak 17, 16:15ean, Eibar eta Burgos C.F. futbol-taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.