Udaltzaingoa | Maiatzaren 13ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 13ko Eguneroko Txostena
2024/05/13 17:56
eta kitto!

TRAFIKOA

-  Maiatzaren 10ean, 13:23an, bi autok talka egin zuten Fermin Calbeton kalean. Patruila batek gertatutakoaren txostena egin zuen.

-  Maiatzaren 12an, 18:37an, autobus batek eta auto batek talka egin zuten Otaola hiribidea kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.

- Maiatzaren 12ko 19:40an, patinete elektriko batek neskatila bat harrapatu zuen Eibarko Txikito kalean eta Mendaroko Ospitalera eraman behar izan zuten. Patruila batek gertatutakoaren atestatua egin zuen.

 

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Maiatzaren 11n, 8:47an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Urtzaile kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Maiatzaren 11n, 23:58an, Ubitxa kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.

- Maiatzaren 12ko 0:53an, Tiburzio Anitua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien lokalean zeuden pertsonei.

 

OHARRAK

- Gogoan izan datorren igandean, maiatzaren 19an, 14:00etan, Eibar eta Cartagena taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.