Udaltzaingoa | Maiatzaren 14ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 14ko Eguneroko Txostena
2024/05/14 17:17
eta kitto!

TRAFIKOA

- Maiatzaren 13ko 9:16an, autobus batek Barrena kalean behar bezala aparkatuta zegoen ibilgailu bat jo zuen, eta kalteak eragin zizkion. Autobusak ihes egin zuen eta, ondoren, aurkitu egin genuen. Patruila batek gertatutakoaren txostena egin zuen.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Maiatzaren 13an, 13:30ean, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta  Toribio Etxebarria kaleko eraikin bateko igogailuan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.

OHARRAK

- Gogoan izan datorren igandean, maiatzaren 19an, 14:00etan, Eibar eta Cartagena taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.