Udaltzaingoa | Maiatzaren 14ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Maiatzaren 13ko 15:30ean, Saratsuegi kalean, Skate Park parean, ziklomotor eta auto baten arteko talka izan zen. Ondorioz, ziklomotorreko gidaria Mendaroko Ospitalera eraman zuten anbulantzian. Udaltzainak istripu txostena egin dute.
-Maiatzaren 13ko 15:56an, Karlos Elgezua kaleko 5.zenbaki parean dagoen ezinduen aparkalekutik auto bat garabiarekin eraman zen bertan aparkatzeko ezinduen-txartelik ez zuelako.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Maiatzaren 13an, 16:27an, telefonoz jakinarazi ziguten 87 urteko pertsona bat noraezean zebilela Julian Etxebarria eta Aldatze kaleak elkartzen dituen igogailuan. Udaltzainak bertaratu eta senitarteko batekin harremanetan jarri ziren. Senitartekoa lekura iritsi zen arte laguntza eman zioten pertsona adinduari.
- Maiatzaren 13an, 17:26an, telefonoz jakinarazi ziguten Estaziño kaleko tren geltokian 30 urteko pertsona bat noraezean zegoela. Udaltzainak bertaratu zirenean ikusi zuten pertsona ez zela Eibarren bizi eta anbulantzia bat eskatu zuten pertsona arta zezaten. Anbulantzian mendaroko Ospitalera eraman zuten pertsona.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren larunbatean, maiatzak 17, 16:15ean, Eibar eta Burgos C.F. futbol-taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.