Udaltzaingoa | Maiatzaren 17ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Maiatzaren 16an, 14:35ean, bi autok talka egin zuten Jose Antonio Gisasola kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
- Maiatzaren 16an, 16:21ean, bi autok talka egin zuten Otaola Hiribidea kalean. Patruila batek gertatutakoaren atestatua egin zuen.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Maiatzaren 16an, 11:42an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta Urki kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.
- Maiatzaren 16an, 12:15ean, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Otaola hiribidea kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
OHARRAK
.- Gogoan izan datorren igandean, maiatzaren 19an, 14:00etan, Eibar eta Cartagena taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.