Udaltzaingoa | Maiatzaren 19ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
-Ez da izan gorabeherarik.
BESTE GORABEHERA BATZUK
-Maiatzaren 17ko 01:00ean, Julian Etxeberria kaleko Tas-Tas tabernan bikote baten arteko borroka izan zen. Ondorioz, Genero Biolentziagatik gizonezkoa atxilotuta eraman zuten ertzainek.
- Maiatzaren 17an, 09:55ean, Toribio Etxeberriako Arenal perfume dendan gizonezko bat korrika atera zen perfume baten ebasketa bat egin ondoren.
- Maiatzaren 17an, 23:45ean, Fermin Calbetoneko Koskor eta Chic tarbernek musika altu zeukatelako sortutako kexak jaso genituen. Udaltzainak bertara joan eta gero musikaren soinua jaitsi zuten tabernariek.
- Maiatzaren 17an, 03:41ean, Asua Errekako gasolindegi berrian udaltzainen patruila batek eragotzi zuen kobrea lapurtzea. Lapurrak korrika alde egin zuen kablea ia erabat moztuta zuenean.
- Maiatzaren 17an, 18:07an, Arrate Bidean bizi den bizilagun batek sofa bat balkoitik bota zuen. Ondorioz, bi ibilgailu kaltetuta izan ziren.
- Maiatzaren 18an, 03:26an, udaltzainek gizonezko bat atxilotu zuten Untzaga plazan. Lapurrak bide publikoan poltso bat lapurtu zuen eta herriko tabernetan hiru kartera eta hiru telefono mugikor.
- Maiatzaren 18an, 19:53, liztor asiarrak azaldu dira Txonta eta San Salbador inguruan. Udaltzainek liztorren protokoloa martxan jarri dute.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren igandean, maiatzak 25, 18:30ean, Eibar eta Cordoba C.F. futbol-taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.
- Gogoan izan datorren ostiral, larunbat eta igandean Euskal Jaiak ospatuko direla eta hainbat ekintza izango direla horrekin lotuta.