Udaltzaingoa | Maiatzaren 20ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 20ko Eguneroko Txostena
2024/05/20 16:54
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Maiatzaren 17an, 9:57an, harri batzuk erori ziren Zezenbide kaleko eraikin bateko fatxadatik. Patruila bat bertaratu zen eta lekua zintaz inguratu genuen. Patruilak gertatutakoaren berri eman zion higiezinaren arduradunari, konpon zezan.

- Maiatzaren 18an,7:06an, telefono-dei bat jaso zen, Julian Etxebarria kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten. Gertakariaren ondorioz, pertsona bat atxilotu genuen agintaritzaren agentearen aurkako atentatuagatik. Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman genuen.

- Maiatzaren 18ko 17:16an, Jose Antonio Iturrioz kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.

- Maiatzaren 18an, 23:04an, Isasi kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei eman zien jasotako kexaren berri.

- Maiatzaren 19an, 2:10ean, telefono-dei bat jaso zen, San Juan kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.

OHARRAK

- Ez dago gorabehera aipagarririk.