Udaltzaingoa | Maiatzaren 20ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 20ko Eguneroko Txostena
2025/05/20 13:11
eta kitto!

TRAFIKOA     
- Ez da izan gorabeherarik.
BESTE GORABEHERA BATZUK 
- Maiatzaren 18tik 19ra bitartean, Kiroletako arduradunak jakinarazi digunez Ipurua kiroldegiko kanpoko igerilekuan sartu zen norbait. Sarrerako atean eta barrualdean kalte batzuk sortu zituen, nahiz eta ezin izan zuen ezer lapurtu. Arduradunak Udaltzaingoan salaketa jarri zuen. 
- Maiatzaren 20an, 07:24an, herritar batek jakinarazi digu Galizia Pasealekuan hiru autok ezkerraldeko bi leihatilak puskatuta dituztela. Autoen jabeekin harremanetan jarri gara.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren igandean, maiatzak 25, 18:30ean, Eibar eta Cordoba C.F. futbol-taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.
- Gogoan izan datorren ostiral, larunbat eta igandean Euskal Jaiak ospatuko direla eta hainbat ekintza izango direla horrekin lotuta.