Udaltzaingoa | Maiatzaren 21eko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Ez da izan gorabeherarik.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Sos Deiaketik dei bat jaso genuen 12:25ean, Egiguren-tarren kalean, 77 urteko pertsona bat lurrera erori zela jakinaraziz. Eroritako pertsona erizainek artatu ondoren Mendaroko Ospitalera eraman zuten.
- Maiatzaren 20an, 13:00etan, Ardantza kalean BICAL lantegiko langile bat lurrera erori eskilara batetik. Ondorioz, buruan kolpe bat hartu zuen. Erizainek artatu ondoren eroritako langilea bere kabuz Mutuara joan zen.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren igandean, maiatzak 25, 18:30ean, Eibar eta Cordoba C.F. futbol-taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.
- Gogoan izan datorren ostiral, larunbat eta igandean Euskal Jaiak ospatuko direla eta hainbat ekintza izango direla horrekin lotuta.