Udaltzaingoa | Maiatzaren 22ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 22ko Eguneroko Txostena
2024/05/22 16:07
eta kitto!

TRAFIKOA

- Maiatzaren 21eko 15:42an, auto batek eta bizikleta batek talka egin zuten Isasi kalean. Patruila batek gertatutakoaren atestatua egin zuen.

- Maiatzaren 21eko 18:28an, kamioi batek Sostoa kalean behar bezala aparkatuta zegoen ibilgailu bat jo zuen, eta kalteak eragin zizkion. Kamioiak ihes egin zuen eta, ondoren, aurkitu egin genuen. Patruila batek gertatutakoaren txostena egin zuen.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Maiatzaren 21ean, 21:24an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta  Bista Eder kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.

OHARRAK

- Maiatzaren 26an, igandean, emakumezkoen “Eibarko Hiria Sari Nagusia” txirrindularitza proba 10:00etan irtengo da Fermin Calbeton kaletik eta Arratera eguerdiko 13:00etan iritsiko da. Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.