Udaltzaingoa | Maiatzaren 23eko Eguneroko Txostena
Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
2025/05/23
18:19
eta kitto!
TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Maiatzaren 22an, 21:05ean, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Urkizu Pasealekua kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Maiatzaren 23an, 02:00etan, telefono-dei bat izan zen, Julian Etxebarria kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren igandean, maiatzak 25, 18:30ean, Eibar eta Cordoba C.F. futbol-taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.