Udaltzaingoa | Maiatzaren 23ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 23ko Eguneroko Txostena
2024/05/23 17:11
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Maiatzaren 22an, 11:02an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Ifar Kale kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Maiatzaren 22an, 19:43an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Juan Gisasola kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Maiatzaren 22an, 22:36an, Matsaria kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei eman zien jasotako kexaren berri.

OHARRAK

 - Maiatzaren 26an, igandean, emakumezkoen “Eibarko Hiria Sari Nagusia” txirrindularitza proba 10:00etan irtengo da Fermin Calbeton kaletik eta Arratera eguerdiko 13:00etan iritsiko da. Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.