Udaltzaingoa | Maiatzaren 26ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 26ko Eguneroko Txostena
2025/05/26 17:37
eta kitto!

- Orokorren asteburu lasaia izan da.
TRAFIKOA
 - Maiatzaren 24an, 19:36an, Torrekua kalean gidabaimenean punturik gabe gidatzen zebilen persona bati Segurtasunaren Aurkako Delitua egokitzi zioten udaltzainek.
- Maiatzaren 24an, 23:21ean, Bidebarrieta kalean baimendutako alkohol tasa baino gehiago zeukan gidari at gelditu zuten udaltzainek. Salaketa administratiboa jarri zioten eta ibilgailua garabiarekin udal-biltegira eraman zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Maiatzaren 24an, 23:52an, herritarren dei bati erantzunez, udaltzainak Urki Kurutzekuako barbakoa gunera joan ziren eta bertan zeuden pertsonei oihuka eta algaraka ibiltzeko ordua ez zela adierazi zieten. Udaltzainekin hitz egin ondoren, gazteak lekutik alde egin zuten.
OHARRAK
 - Gogoan izan datorren ostiral, larunbat eta igandean Urki auzoko festak izango direla.