Udaltzaingoa | Maiatzaren 27ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 27ko Eguneroko Txostena
2025/05/27 12:01
eta kitto!

TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Maiatzaren 26an, 16:48an, lan-istripua egon zen Azitain industrialdeko lantegi batean.
- Maiatzaren 26an, 23:17an, Barakaldo kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso zen, ondoko tabernatik zetorren musika-hotsaz kexatzeko. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
OHARRAK
 - Gogoan izan datorren ostiral, larunbat eta igandean Urki auzoko festak izango direla.