Udaltzaingoa | Maiatzaren 2ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 2ko Eguneroko Txostena
2024/05/02 18:38
eta kitto!

TRAFIKOA

- Maiatzaren 1ean, 14:42an, bi autok talka egin zuten Karmen kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Apirilaren 30eko 21:37an, Tiburzio Anitua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien lokalean zeuden pertsonei.

- Apirilaren 30ean, 22:05ean, telefono-dei bat jaso zen, Untzaga Plaza kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.

- Maiatzaren 1ean, 0:22an, Bidebarrieta kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.

- Maiatzaren 1ean, 13:04an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Ziriako Agirre kalean. Eibarko ospitalera eraman zuten.

OHARRAK

- Maiatzaren 5ean, igandean, txirrindularitzako Valenciaga Oroitzarrea ospatuko da. Proba 9:00etan abiatuko da Untzaga plazatik eta txirrindulariak 2 aldiz igaroko dira Eibartik: Lehenengoan, 12:15ak aldera iritsiko dira Ermutik eta Otaola Hiribidea eta Barrenengua kaleak pasatu ondoren Amaña auzora sartuko dira eta Izuarantz igoko dira. Bigarrenean, Maltzagatik Azitainera iritsiko dira eta, herri guztia zeharkatu ondoren, Toribio Etxebarria kaleko helmugara iritsiko dira. 13:00ak aldera iristea espero da. Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.

- Gogoan izan datorren igandean, maiatzaren 5ean, 14:00etan, Eibar eta Amorebieta taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.