Udaltzaingoa | Maiatzaren 30eko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 30eko Eguneroko Txostena
2024/05/30 15:01
eta kitto!

TRAFIKOA

- Maiatzaren 29an, 12:14an, bi autok talka egin zuten Barrena kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

OHARRAK

- Gogoan izan datorren igandean, ekainaren 2an, 18:30ean, Eibar eta Oviedo taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.

- Mekola kalean garabi bat desmuntatzeko lanak direla eta, ekainaren 3an eta 4an, astelehen eta asteartean, erdialdea oinezkoentzat jarriko da.