Udaltzaingoa | Maiatzaren 3ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 3ko Eguneroko Txostena
2024/05/03 15:11
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Maiatzaren 2an, 16:00etan, Ziriako Agirre kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.

- Maiatzaren 2an, 16:49an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta  Tiburzio Anitua kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.

- Maiatzaren 3ko 1:22an, Urki kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien lokalean zeuden pertsonei.

OHARRAK

- Maiatzaren 5ean, igandean, txirrindularitzako Valenciaga Oroitzarrea ospatuko da. Proba 9:00etan abiatuko da Untzaga plazatik eta txirrindulariak 2 aldiz igaroko dira Eibartik: Lehenengoan, 12:15ak aldera iritsiko dira Ermutik eta Otaola Hiribidea eta Barrenengua kaleak pasatu ondoren Amaña auzora sartuko dira eta Izuarantz igoko dira. Bigarrenean, Maltzagatik Azitainera iritsiko dira eta, herri guztia zeharkatu ondoren, Toribio Etxebarria kaleko helmugara iritsiko dira. 13:00ak aldera iristea espero da. Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.

- Gogoan izan datorren igandean, maiatzaren 5ean, 14:00etan, Eibar eta Amorebieta taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.