Udaltzaingoa | Maiatzaren 6ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Maiatzaren 5ean, 4:57an, agenteek ibilgailu baten gidaria atxilotu zuten Txaltxa Zelai kalean, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik. Garabi batek ibilgailua udal-biltegira eraman zuen. Atxilotua udaltzaingora eraman zuten, atestatua egiteko.
- Maiatzaren 5eko 21:13an, telefonoz jakinarazi zigutenez, txirrindulari batek trafiko-istripu bat izan zuen Romualdo Galdos kalean. Patruila bat bertaratu zen eta gertatutakoaren atestatua egin zuen. Pertsona Mendaroko Ospitalera eraman zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Maiatzaren 3an, 19:06an, Urki kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Maiatzaren 3an, 23:29an, Bustindui-Tarren kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Maiatzaren 4an, 0:45ean, harri batzuk erori ziren Untzaga Plaza kaleko eraikin bateko fatxadatik. Patruila bat bertaratu zen eta lekua inguratu zuen. Patruilak gertatutakoaren berri eman zion higiezinaren arduradunari, konpon zezan.
- Maiatzaren 4ko 1:13an, Urkizu Pasealekua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Maiatzaren 4ko 2:45ean, Egiguren-Tarren kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien lokalean zeuden pertsonei.
-Maiatzaren 4an, 4:25ean, telefono-dei bat jaso zen, San Juan kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Maiatzaren 5ean, 12:32an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta San Juan kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.
OHARRAK
- Ez dago gorabehera aipagarririk.