Udaltzaingoa | Maiatzaren 8ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 8ko Eguneroko Txostena
2024/05/08 15:47
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Maiatzaren 7an, 13:28an, bi pertsona atxilotu genituen Otaola etorbideko supermerkatu batean, hainbat artikulu lapurtzeagatik. Atxilotuak ertzain-etxera eraman genituen.
- Maiatzaren 7an, 17:00etan, pertsona bat atxilotu genuen Urkizu pasealekuko taberna batean, Bidebarrieta kaleko merkataritza-establezimendu batean lapurtzeagatik. Atxilotua Ertzain-etxera eraman genuen.

OHARRAK

- Gogoan izan datorren igandean, hilak 12, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetako ohiko guneak seinaleztatuko dira.