Udaltzaingoa | Maiatzaren 9ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Maiatzaren 9ko Eguneroko Txostena
2024/05/09 16:40
eta kitto!

TRAFIKOA

-  Maiatzaren 8an, 18:50ean, bi autok talka egin zuten Isasi kalean. Patruila batek gertatutakoaren txostena egin zuen.

- Maiatzaren 9ko 2:24an, ibilgailu batek txakur bat harrapatu zuen Bidebarrieta kalean. Patruila bat bertaratu zen eta gertatutakoaren txostena egin zuen.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Maiatzaren 8ko 13:32an telefonoz jakinarazi zigutenez, Barrena kaleko etxebizitza batean sute bat sortu zen. Patruila bat bertaratu zen suhiltzaileekin batera, eta sua itzaltzea lortu zuten. Antza denez, etxeko sukaldean zartagin batek su hartu zuenean gertatu zen ezbeharra.

- Maiatzaren 8an, 19:49an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Tiburzio Anitua kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

-Maiatzaren 8an, 20:06an, telefonoz jakinarazi zigutenez, gazte batzuk Aldatze kaleko orube batean grafitiak egiten ari ziren. Patruila bat bertaratu zen eta gazteak identifikatu zituen.

OHARRAK

- Gogoan izan datorren igandean, hilak 12, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetako ohiko guneak seinaleztatuko dira.