Udaltzaingoa | Maiatzaren 9ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Maiatzaren 8an, 08:07an, telefono-dei bat izan zen, Urkizu Pasealekua kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren, eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Maiatzaren 8an, 23:01ean, Untzaga Plaza kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso zen, ondoko tabernatik zetozen musika-hotsaz kexatzeko. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
OHARRAK
- Maiatzaren 11n, igandean, txirrindularitzako Valenciaga Oroitzarrea egingo da. Proba 9:00etan abiatuko da Untzaga plazatik, eta txirrindulariak 2 aldiz igaroko dira Eibartik: lehenengoan, 12:15ak aldera iritsiko dira Ermutik eta Otaola Hiribidea eta Barrenengua kaleak pasatu ondoren Amaña auzora sartuko dira eta Izuarantz igoko dira; bigarrenean, Maltzagatik Azitainera iritsiko dira eta, herri guztia zeharkatu ondoren, Toribio Etxebarria kaleko helmugara iritsiko dira. 13:00ak aldera heltzea espero da.
Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.
- Gogoan izan datorren igandean, hilak 11, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetan seinaleak jarriko dira ohiko guneetan.