Udaltzaingoa | Martxoaren 11ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Martxoaren 11ko Eguneroko Txostena
2025/03/11 12:57
eta kitto!

TRAFIKOA 
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Martxoaren 10ean, 08:38an, telefonoz jakinarazi zigutenez, zenbait lagun geratu ziren harrapatuta Julian Etxebarria kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta barrukoak ateratzea lortu zuten.
- Martxoaren 10ean, 23:02an,  San Juan kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.