Udaltzaingoa | Martxoaren 12ko Eguneroko Txostena
Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
2025/03/12
18:37
eta kitto!
TRAFIKOA
- Martxoaren 11n, 13:18an, bi autok talka egin zuten Arratebide kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren, eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
- Martxoaren 11ko 16:16an, Arrate auzorantz zihoan trailer kamioi batek eskuinaldeko arrail-babesa jo zuen bihurgune batean, eta horrek hainbat kalte eragin zizkion. Gertakariaren ondorioz, ibilgailuen trafikoa itxita egon zen bi noranzkoetan 21:00ak arte.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Ez dago gorabehera aipagarririk.