Udaltzaingoa | Martxoaren 17ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Martxoaren 15ean, 08:18an, bi autok talka egin zuten Santa Ines kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren, eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Martxoaren 15eko 13:12an telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batek lesio bat izan zuen futbolean jokatzen ari zela, Unbe kirol-gunean. Lesionatua Mendaroko Ospitalera eraman zuten.
- Martxoaren 16an, 01:19an, Jardineta kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta lokala hustu zuen.
- Martxoaren 16an, 03:08an, Fermin Calbeton kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Martxoaren 16an, 21:10ean, telefono-dei bat izan zen, Toribio Etxebarria kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren igandean, martxoak 23, 16:15ean, Eibar eta Huesca futbol-taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.