Udaltzaingoa | Martxoaren 24ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Martxoaren 24ko Eguneroko Txostena
2025/03/24 17:40
eta kitto!

TRAFIKOA
- Martxoaren 21ean, 10:40an, bi autok talka egin zuten Urkizu Pasealekua kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren, eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK 
- Martxoaren 22an, 02:38an, Isasi kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei. Patruilak akta bat egin zuen.
- Martxoaren 22an, 17:28an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Egogain kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Martxoaren 23an, 00:10ean, Untzaga Plaza kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Martxoaren 23an, 00:14an, Tiburtzio Anitua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Martxoaren 23an, 01:27an, Fermin Calbeton kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
-Martxoaren 23an, 03:58an, telefono-dei bat jaso zen, Ardantzako tren-geltokian pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren, eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
-Martxoaren 23an, 05:12an, telefono-dei bat jaso zen, Elgeta kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren, eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Martxoaren 23an, 12:58an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Ubitxa kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Martxoaren 23an, 20:35ean, pertsona bat atxilotu genuen Egogain kalean, agintaritzaren agentearen aurkako atentatuagatik. Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman genuen beharrezkoak diren eginbideak egiteko.