Udaltzaingoa | Martxoaren 25eko Eguneroko Txostena
Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
                
                
                    2025/03/25
                    17:33
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                TRAFIKOA
- Martxoaren 24an, 15:34an, bi autok talka egin zuten Untzaga Plaza kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren, eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
- Martxoaren 24an, 16:33an, bi autok talka egin zuten Barakaldo kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren, eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Martxoaren 24an, 10:46an, telefonoz jakinarazi zigutenez, zenbait lagun geratu ziren harrapatuta Ardantza kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta barrukoak ateratzea lortu zuten.