Udaltzaingoa | Martxoaren 26ko Eguneroko Txostena
Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
                
                
                    2025/03/26
                    18:32
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                TRAFIKOA
- Martxoaren 25eko 13:03an, trafiko-istripu bat gertatu zen Eibarko saihesbidean, Azitain auzoaren parean. Bi ibilgailuren, auto baten eta kamioi baten arteko istripua izan zen.
- Martxoaren 25eko 13:10ean, auto batek haur bat harrapatu zuen Tiburtzio Anitua kalean. Gertakariaren ondorioz, haurra Donostiako Ospitalera eraman zuten.
- Martxoaren 25ean, 20:47an, auto batek  trafiko-istripu bat izan zuen Wenzeslao Orbea kalean. Gertakariaren ondorioz, pertsona bat Mendaroko Ospitalera eraman zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Ez dago gorabehera aipagarririk.