Udaltzaingoa | Martxoaren 31ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Martxoaren 30ean, 13:59an, bi autok talka egin zuten Blas Etxebarria kalean. Patruilak gertatutakoaren txostena egin zuen.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Martxoaren 28an, 16:27an, telefonoz jakinarazi zigutenez, zenbait lagun geratu ziren harrapatuta Tiburtzio Anitua kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta barrukoak ateratzea lortu zuten.
- Martxoaren 29an, 21:54an, telefono-dei bat izan zen, Bittor Sarasketa kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Martxoaren 29an, 22:36an, Bista Eder kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Martxoaren 30ean, 14:44an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Untzaga Plazako eskailera mekanikoetan. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Martxoaren 30ean, 19:38an, telefono-dei bat izan zen, Untzaga Plazan pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren larunbatean, apirilak 5, 16:15ean, Eibar eta Oviedo futbol-taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.