Udaltzaingoa | Otsailaren 10eko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Otsailaren 7an, 15:09an, telefonoz jakinarazi zigutenez, zenbait lagun geratu ziren harrapatuta Errekatxu kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta barrukoak ateratzea lortu zuten.
- Otsailaren 7an, 20:08an, telefonoz jakinarazi zigutenez, hainbat lagun geratu ziren harrapatuta Ardantza kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta barrukoak ateratzea lortu zuten.
- Otsailaren 9an, 01:16an, pertsona bat atxilotu genuen Untzaga Plaza kaleko agintaritzaren agentearen aurkako atentatuagatik. Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman genuen beharrezkoak diren eginbideak egiteko.
OHARRAK
- Otsailaren 13an, ostegunean, Untzaga Plaza inguruan eta Txaltxa Zelai parkean Ikasenpresa azoka egingo denez, 40 autobus inguru iritsiko dira; ekitaldiak 2.000 parte-hartzaile inguru izango ditu. Hori dela eta, erdigunea oinezkoentzat jarrita egongo da 08:00etatik 15:00etara. Aldi berean,Toribio Etxebarria eta Zuloagatarren kaleak itxita egongo dira.