Udaltzaingoa | Otsailaren 11ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Otsailaren 11ko Eguneroko Txostena
2025/02/11 17:30
eta kitto!

TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Otsailaren 10ean, 06:30ean, pertsona bat atxilotu genuen Barrena kaleko eraikin batean hainbat tresna lapurtzeagatik. Atxilotua ertzain-etxera eraman genuen beharrezko eginbideak egiteko.
- Otsailaren 10ean, 12:29an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Untzaga Plaza kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Otsailaren 10ean, 14:43an, telefonoz jakinarazi zigutenez, hainbat lagun geratu ziren harrapatuta  Ardantza kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta barrukoak ateratzea lortu zuten.
OHARRAK
- Otsailaren 13an, ostegunean, Untzaga Plaza inguruan eta Txaltxa Zelai parkean Ikasenpresa azoka egingo denez, 40 autobus inguru iritsiko dira; ekitaldiak 2.000 parte-hartzaile inguru izango ditu. Hori dela eta, erdigunea oinezkoentzat jarrita egongo da 08:00etatik 15:00etara. Aldi berean,Toribio Etxebarria eta Zuloagatarren kaleak itxita egongo dira.