UDALTZAINGOA | Otsailaren 12ko Eguneroko Txostena
Jarraian dauzkazue gaurko egunari (otsailak 12) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:
TRAFIKOA
- Otsailaren 11n, 22:47an, kamioi batek eta auto batek talka egin zuten Artegieta kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Otsailaren 10ean, 5:29an, telefono-dei bat izan zen, Julian Etxebarria kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Otsailaren 10ean, 10:49an, telefonoz jakinarazi zigutenez, Unbe kirol-gunean errugbi partida bat jokatzen ari zen pertsona batek min hartu zuen. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Otsailaren 10ean, 14:47an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Untzaga Plaza kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Otsailaren 10ean, 20:41ean, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Tiburzio Anitua kalean. Eibarko ospitalera eraman zuten.
- Otsailaren 10ean, 23:22an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta Ubitxa kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.
- Otsailaren 11n, 0:45ean, Txonta kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Otsailaren 11n, 3:39an, telefono-dei bat izan zen, San Juan kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Otsailaren 11ko 23:18an, Julian Etxebarria kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Asteburuan, bide publikoan pixa egiteagatik 3 pertsona zigortzea proposatu dugu.
OHARRAK