Udaltzaingoa | Otsailaren 19ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Otsailaren 19ko Eguneroko Txostena
2025/02/19 11:04
eta kitto!

TRAFIKOA
- Otsailaren 18ko 10:44an, Untzaga plazatik zihoan kamioi batek behar bezala aparkatuta zegoen auto bat jo zuen, eta hainbat kalte eragin zizkion. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren, eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
-  Otsailaren 18an, 19:36an, bi autok talka egin zuten Urkizu Pasealekua kalean. Patruila bat bertaratu zen eta gertatutakoaren txostena egin zuen.
BESTE GORABEHERA BATZUK 
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
OHARRAK 
- Gogoan izan datorren larunbatean, otsailak 22, 16:15ean, Eibar eta Racing de Santander C.F. taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.
- Gogoan izan datorren igandean, hilak 23, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetan seinaleak jarriko dira ohiko guneetan.