UDALTZAINGOA | Otsailaren 1eko Eguneroko Txostena

UDALTZAINGOA | Otsailaren 1eko Eguneroko Txostena
2024/02/01 17:46
eta kitto!

Jarraian dauzkazue gaurko egunari (otsailak 1) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:


TRAFIKOA

-  Urtarrilaren 31n, 13:26an, trafiko-istripu bat gertatu zen Eibarko saihesbidean, inplikatutako 2 ibilgailurekin.

- Urtarrilaren 31n, 19:49an, bi autok talka egin zuten Barrena kalean. Patruila batek gertatutakoaren txostena egin zuen.

BESTE GORABEHERA BATZUK

-  Urtarrilaren 31n, 19:08an, pertsona bat atxilotu genuen Bidebarrieta kaleko saltoki batean lapurtzeagatik. Atxilotutako pertsona Ertzaintzaren bulegoetara eraman genuen.

- Urtarrilaren 31n, 23:52an, telefono-dei bat jaso zen, Toribio Etxebarria kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.

OHARRAK