Udaltzaingoa | Otsailaren 24ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Otsailaren 24ko Eguneroko Txostena
2025/02/24 13:21
eta kitto!

TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK 
- Otsailaren 21ean, 10:43an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Fermin Calbeton kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Otsailaren 21ean, 14:22an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Urkizu Pasealekua kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Otsailaren 21ean, 14:48an, telefonoz jakinarazi zigutenez, zenbait lagun geratu ziren harrapatuta Tiburtzio Anitua kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta barrukoak ateratzea lortu zuten.
- Otsailaren 22an, 22:37an, Polonia Etxebarria kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Otsailaren 22an, 18:25ean, telefonoz jakinarazi zigutenez, zenbait lagun geratu ziren harrapatuta San Juan kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta barrukoak ateratzea lortu zuten.
- Otsailaren 23an, 00:59an, Mutiola kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen eta lokala hustu zuen.
- Otsailaren 23an, 01:04an, Urkizu Pasealekua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen eta lokala hustu zuen.
-Otsailaren 23an, 01:46an, telefono-dei bat izan zen, Fermin Calbeton kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
-Otsailaren 23an, 02:55ean, telefono-dei bat izan zen, Bista Eder kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten. Gertakariaren ondorioz, pertsona bat atxilotu genuen agintaritzaren agentearen aurkako atentatuagatik. Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman genuen.
OHARRAK
- 2025eko inauteriak direla eta:
Datorren ostegunean, otsailak 27, 15:00etatik 22:00etara erdigunea oinezkoentzat izango da.
Datorren larunbatean, hilak 1, erdigunea oinezkoentzat izango da 12:00etatik igandeko 22:00etara.
- Igandean, martxoaren 2an, Txirrindularitzako XLVII. Udaberri Sari Nagusia egingo da. Lasterketa Untzaga plazatik irtengo da, 9:45ean, eta 11:40ak aldera Toribio Etxebarria kalera iristea espero da.