UDALTZAINGOA | Otsailaren 2ko Eguneroko Txostena
Jarraian dauzkazue gaurko egunari (otsailak 2) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:
TRAFIKOA
- Otsailaren 1eko 10:54an, Urkizu pasealekuko ikastetxe batean gasolioa deskargatzen ari zen kamioi batek hesi bat jo zuen, eta kalteak eragin zizkion. Patruila bat bertaratu zen eta gertatutakoaren txostena egin zuen.
- Otsailaren 1ean, 16:49an, trafiko-istripu bat gertatu zen Eibarko saihesbidean, inplikatutako ibilgailu batekin. Ibilgailuaren gidaria Mendaroko ospitalera eraman zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Otsailaren 1eko 9:13an, telefonoz jakinarazi zigutenez, kamioi batek Arrate-Bide kaleko galtzadan hodi bat hautsi zuen eta ur asko ateratzen ari zen. Patruila bat bertaratu zen eta kalea itxi zuen teknikari batek matxura konpondu zuen arte.
- Otsailaren 1eko 11:19an, telefonoz jakinarazi zigutenez, Otaola etorbideko lantegi batean sute bat sortu zen. Patruila bat bertaratu zen suhiltzaileekin batera, eta sua itzaltzea lortu zuten. Antza denez, lantegiko koadro elektriko batean hasi zen sua.
- Otsailaren 1ean, 19:37an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta Bista Eder kaleko Portalea eraikineko igogailuan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.
OHARRAK