Udaltzaingoa | Otsailaren 4ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Otsailaren 4ko Eguneroko Txostena
2025/02/04 18:24
eta kitto!

TRAFIKOA 
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK 
- Otsailaren 3an, 17:00etan, pertsona bat atxilotu genuen Urkizu Pasealekuko Orbea kiroldegian hainbat tresna lapurtzeagatik. Atxilotua ertzain-etxera eraman genuen beharrezko eginbideak egiteko.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren igandean, hilak 9, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetan seinaleak jarriko dira ohiko guneetan.