UDALTZAINGOA | Otsailaren 6ko Eguneroko Txostena

UDALTZAINGOA | Otsailaren 6ko Eguneroko Txostena
2024/02/06 15:58
eta kitto!

Jarraian dauzkazue gaurko egunari (otsailak 6) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:


TRAFIKOA

 Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Otsailaren 5ean, 20:34an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta  Urki kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.

- Otsailaren 5ean, 21:28an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Untzaga Plazako eskilara mekanikoetan. Eibarko ospitalera eraman zuten.

OHARRAK

- 2024ko inauteriak direla eta:


  • Datorren ostegunean, otsailak 8, 15:00etatik 22:00etara erdigunea oinezkoentzat izango da.

  • Datorren larunbatean, hilak 10, erdigunea oinezkoentzat izango da 12:00etatik igandeko 22:00etara.


- Gogoan izan datorren igandean, otsailaren 11n, 18:30ean, Eibar eta Zaragoza taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.