UDALTZAINGOA | Otsailaren 7ko Eguneroko Txostena

UDALTZAINGOA | Otsailaren 7ko Eguneroko Txostena
2024/02/07 17:27
eta kitto!

Jarraian dauzkazue gaurko egunari (otsailak 7) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:


TRAFIKOA

-  Otsailaren 6an, 13:24an, bi autok talka egin zuten Untzaga Plaza kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Otsailaren 6ko 22:49an, Legarre kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko etxebizitzatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien etxebizitzan zeuden pertsonei.

OHARRAK

- 2024ko inauteriak direla eta:


  • Datorren ostegunean, otsailak 8, 15:00etatik 22:00etara erdigunea oinezkoentzat izango da.

  • Datorren larunbatean, hilak 10, erdigunea oinezkoentzat izango da 12:00etatik igandeko 22:00etara.


- Gogoan izan datorren igandean, otsailaren 11n, 18:30ean, Eibar eta Zaragoza taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.