UDALTZAINGOA | Otsailaren 8ko Eguneroko Txostena

UDALTZAINGOA | Otsailaren 8ko Eguneroko Txostena
2024/02/08 16:53
eta kitto!

Jarraian dauzkazue gaurko egunari (otsailak 8) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:


TRAFIKOA

-  Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Otsailaren 7an, 7:41ean, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batek Julián Etxebarría kalean aparkatuta zegoen ibilgailu bati kalteak eragin zizkion. Patruila bat bertaratu zen eta gertakarien eragilea atxilotu zuen.

.- Otsailaren 7an, 16:14an, 3 pertsona atxilotu genituen erdialdeko supermerkatu batean lapurtzeagatik.

OHARRAK

- 2024ko inauteriak direla eta:


  • Gaur, otsailak 8, 15:00etatik 22:00etara erdigunea oinezkoentzat izango da.

  • Datorren larunbatean, hilak 10, erdigunea oinezkoentzat izango da 12:00etatik igandeko 22:00etara.


- Gogoan izan datorren igandean, otsailaren 11n, 18:30ean, Eibar eta Zaragoza taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.