Udaltzaingoa | Urriaren 16ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Urriaren 16ko Eguneroko Txostena
2024/10/16 20:33
eta kitto!

TRAFIKOA

- Urriaren 15eko 12:53an, autobus bat matxuratu zen Otaola etorbidea kalean, eta errei bateko zirkulazioa erabat oztopatzen zuela geratu zen. 20:23an, garabi batek autobusa kendu zuen, eta trafikoa berrezarri egin zen.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Urriaren 15ean, 17:12an, telefonoz jakinarazi zigutenez, Mandiola Balle auzoan liztor asiarraren habia bat zegoen. Patruila bat bertaratu zen jakinarazitakoa egiaztatzeko.

OHARRAK

- Ez dago gorabehera aipagarririk.