Udaltzaingoa | Urriaren 20ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Urriaren 20ko Eguneroko Txostena
2025/10/20 16:18
eta kitto!

TRAFIKOA 
- Urriaren 19an, 15:16an, ibilgailu batek ibilgetzea galdu eta Saratsuegi kalean behar bezala aparkatuta zegoen beste bat jo zuen. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
- Urriaren 20an, 04:38an, agenteek ibilgailu bateko gidaria atxilotu zuten Untzaga plazan, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik. Garabi batek ibilgailua udal-biltegira erretiratu zuen. Atxilotua Udaltzaingora eraman zuten, atestatua egiteko.

BESTE GORABEHERA BATZUK 
- Urriaren 18an, 00:38an, Fray Martin Mallea kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeudenei jasotako kexaren berri eman zien.
- Urriaren 18an, 01:03an, Untzaga plaza kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso zen,  ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik kexatzeko. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Urriaren 19an, 06:18an, telefono-dei bat izan zen, Elgeta kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.

OHARRAK 
- Gogoan izan datorren larunbatean, urriak 25, 16:15ean, Eibar eta Leganes futbol-taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.