Udaltzaingoa | Urriaren 24ko Eguneroko Txostena
Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
                
                
                    2024/10/24
                    17:18
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Urriaren 23an, 16:01ean, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Isasi kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Urriaren 23an, 18:32an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta San Juan kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.