Udaltzaingoa | Urriaren 27ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Urriaren 27ko Eguneroko Txostena
2025/10/27 12:18
eta kitto!

TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK
- Urriaren 24an, 12:04an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Ego Gain kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Urriaren 25ean, 22:49an, Untzaga plaza kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso zen,  ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik kexatzeko. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Urriaren 25ean, 23:07an, Bista Eder kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso zen,  ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik kexatzeko. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Urriaren 26an, 01:14an, Toribio Etxebarria kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeudenei jasotako kexaren berri eman zien.
- Urriaren 26an, 01:18an, Urki kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso zen, ondoko gazteen lokaletik zetozen hotsengatik kexatzeko. Patruila bat bertaratu zen eta lokala hustu zuen.
- Urriaren 26an, 03:21ean, telefono-dei bat izan zen, Untzaga Plaza kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten. Gertakariaren ondorioz, agenteek pertsona bat atxilotu zuten, lesio-delitu bat egotzita. Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten beharrezko eginbideak egiteko. Pertsona bat Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Urriaren 26an, 11:00etan, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Juan Gisasola kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.