Udaltzaingoa | Urriaren 28ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Urriaren 25ean, 13:39an, bi autok talka egin zuten Julian Etxebarria kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Urriaren 25ean, 11:21ean, Saratsuegi kalean liztor asiarraren habia bat zegoela jakinarazi zuten telefonoz. Patruila bat bertaratu zen jakinarazitakoa egiaztatzeko.
- Urriaren 25eko 18:52an, agenteek gizon bat atxilotu zuten agintaritzaren agente baten aurkako atentatuagatik. Pertsona hori Barrena kalean aparkatuta zeuden ibilgailuen atzerako ispiluak hausten ari zen. Agenteek ertzain-etxera eraman zuten beharrezko eginbideak egiteko.
- Urriaren 26an, 02:00etan, Tiburzio Anitua kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Urriaren 26an, 08:54an, San Kristobal kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Urriaren 26an, 18:49an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Zezen-Bide kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Urriaren 26ko 23:38an, Toribio Etxebarria kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Urriaren 27ko 0:24an, Untzaga Plaza kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Urriaren 27ko 0:37an, Fermin Calbeton kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Urriaren 27an, 1:16an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Untzaga Plaza kaleko taberna batean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
Urriaren 27ko 2:19an, Miguel de Aginaga kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien lokalean zeuden pertsonei.
OHARRA
- Gogoan izan datorren larunbatean, azaroaren 2an, 16:15ean, Eibar eta Elche C.F. taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.