Udaltzaingoa | Urtarrilaren 13ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Urtarrilaren 13ko Eguneroko Txostena
2025/01/13 15:43
eta kitto!

TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK 
- Urtarrilaren 10ean, 07:39an,  Mutiola kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
-Urtarrilaren 11n, 18:39an, telefono-dei bat izan zen, Egogain kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren larunbatean, urtarrilak 18, 18:30ean, Eibar eta Albacete C.F. taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.