UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 16ko Eguneroko Txostena

UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 16ko Eguneroko Txostena
2024/01/16 13:04
eta kitto!
Jarraian dauzkazue gaurko egunari (urtarrilak 16) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Urtarrilaren 15ean, 17:20an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Matsaria kalean. Eibarko ospitalera eraman zuten.

OHARRAK

- Gogoan izan datorren igandean, hilak 21, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetako ohiko guneak seinaleztatuko dira.